Salbatore jaietarako proposamenak egiteko epea zabaldu du Getariako Udalak

Onintza Lete Arrieta 2025ko ots. 12a, 13:50

Salbatore jaietan, alkatearen aurreskuaren unea.

Udala lantzen hasia da udako festetako egitaraua, eta herritarrei eta herriko elkarteei dei egin die beren proposamenak aurkez ditzaten.

Abuztuaren 5etik 9ra Salbatore jaietan murgilduko dira getariarrak, eta udala dagoeneko hasi da egitaraua lantzen. Hori herriko eragileen eta norbanakoen proposamenekin aberastu nahi du, eta jakinarazi du epea zabalik dagoela proposamenak eta ideiak jasotzeko. 

Horiek bidaltzeko epea hurrengo astean amaituko da, otsailaren 18an, asteartearekin. Festetarako proposamenak kultura@getaria.eus helbide elektronikora bidali behar dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide