Lau ibilgailuren arteko istripua tarteko, auto ilara handiak daude A8 autobidean, Getaria parean

Julene Frantzesena 2025ko ots. 12a, 08:44

08:45 izan da lau autoren arteko istripua, Donostiako noranzkoan. Ez da inor zauritu. Auto ilara handiak sortu dira, baina dagoeneko erretiratu dituzte ibilgailuak errepidetik. 

Lau autoren arteko istripua izan da gaur, asteazkena, 08:45 aldean, A8 autobidean, Getaria parean, Donostiako noranzkoan. Zarauzko ordainsaria baino lehenango dagoen tunela baino lehen jazo da ezbeharra. Ez da inor zauritu.

Istripua dela eta, auto ilara handiak sortu dira, baina dagoeneko erretiratu dituzte ibilgailuak errepidetik. Trafikoa normaltasunera itzuli da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide