Umeen irribarreekin hasi dituzte sanantonak Getarian

Onintza Lete Arrieta 2025ko urt. 17a, 09:53

San Anton bezpera zen atzo, eta arratsaldean herriko umeak eta gaztetxoak izan ziren protagonista, plazan txokolate beroa jan ondoren Ekain pailazoaren ikuskizunaz gozatu baitzuten frontoiko karpan, eta ondoren, buruhandiei iheska aritu baitziren iluntze partea emozioz betez.

Gaur, San Anton eguna, eguerdian hasiko da txakolin uzta berriaren festa, eta asteburu osoan makina bat ekitaldiz gozatzeko aukera egongo da.

Honakoa da egitaraua:

Gaur, ostirala, San Anton eguna

  • 09:00. Diana Gazte Alaiak txistulariekin.
  • 10:00. Kimikarin tailerra, umeentzat, kiroldegian.
  • 11:00. Meza nagusia.
  • 11:00. Txakolin uzta berriaren aurkezpena komunikabideei, Balentziaga museoan.
  • 12:30. Txakolin dastaketa, frontoian. Irekiera pregoia Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariekin.
  • 13:30. Egaña eta Lizaso, bertsotan, udaletxeko balkoitik.
  • 18:00. Herri kirolak Egañak eta Lizasok girotuta. Aizkoran Txikia IV.a, Izeta VI.a, Mikel Larrañaga eta Joseba Otaegi. Harri jasotzen Ainitze Zumeta, Lierni Osa eta Olaia Esnaola. Ondoren, Atzarbale txaranga. Gauean, DJ festa.

Bihar, larunbata. San Anton bigarrena

  • 14:30. Herri bazkaria.
  • Ondoren, Heriotzaren karro-txaranga.
  • 21:00. Kontzertuak: GZR, Benitze, Skaperen tributo bat, eta DJak.

Etzi, igandea

  • 09:00. Diana Getariako Musika Bandarekin.
  • 12:30. Getariako Musika Bandaren kontzertua, elizan.
  • 18:00. Bertso saioa Balentziaga museoan. Bertsolariak: Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Libe Goenaga, Ane Labaka, Aner Peritz eta Oihana Iguaran. Gai jartzailea: Ane Ezenarro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide