San Anton jaien atarian, Binakako Pilota Txapelketako jardunaldia jokatu zuten atzokoan Sahatsaga pilotalekuan. Sarrera guztiak agortuta eta harmailak beteta, Pello Etxeberriak eta Julen Martijak Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezustaren aurka neurtu zituzten indarrak, eta lehen bikotea nagusitu zen, markagailua 15-22 zela.
Ez zen nolanahiko garaipena izan Etxeberria eta Martijarentzat; izan ere, zortzi porrot eta gero, Binakako Txapelketan lortzen duten lehen garaipena izan zen atzokoa. Orain arteko zortzi partidetatik zazpi irabazita, arbizuarra eta bergaratarra ziren faboritoak hasieran, baina urdinez jantzitako bikoteak gogor eutsi zion partidari, eta irabaztea lortu zuten.