Gerraren eta faxismoaren aurka. Gazte langileok lehen lerrora lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak Bilbon eta Iruñean. Bizkaiko hiriburuko mobilizaziora joateko autobusa jarri du Urola Kostako GKSk Zarauztik, Getariatik eta Zumaiatik. Txartelak salgai daude Zarautzen Orbelan, eta Zumaian Nikolen eta Txikixan, 7 euroan.
Giroa berotze aldera, larunbatean, urtarrilaren 11n, afaria egingo dute Getariako Gaztetxean, 21:00etik aurrera. Musika ere izango da entzungai, DJ Martir3na, B2B eta Unay Bellamyren eskutik.