Kometa tailerra egingo dute gaur arratsaldez Alondegian

Juan Luis Romatet

Kometa hegan. (PxHere)

Kometak egiteko tailerra egingo dute gaur arratsaldez Getariako Alondegian. Interesdunek aurrez izena eman beharko dute. 

Getariako Udaleko Gizarte eta Hezkuntza arloak antolatuta, kometak egiteko tailerra egingo dute gaur arratsaldean herriko Alondegian. 16:00etan hasiko da jarduera, eta bertaratuko direnek kometak egiten ikasiko dute. 

Interesdunek aurrez izena eman beharko dute. Horretarako bi aukera dituzte: telefonoz 688 74 41 62 telefono zenbaria deituta, edo telmouranga@kalexka.com helbide elektronikora mezua bidalita. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide