Igande honetarako proposamen berezia egin du Getariako Tonpe guraso elkarteak: Pintura Eguna antolatu du haurrentzat. Zehazki, HH 2tik LH 6ra arteko haur eta gaztetxoei zuzendutako ekintza izango da. Saioak gai zehatza izango du, udazkena, eta Idoia Neves arduratuko da tailerra gidatzeaz. Hitzordua plazan izango da, 11:00etatik aurrera.
Bestalde, egun berean, Salbatore Deuna abesbatzak kontzertua eskainiko du, eta ez da bakarrik ariko kantuan, Lizartzako (Gipuzkoa) Hostotsa taldeak ere parte hartuko baitu emanaldian. Ohi bezala, hitzordua herriko parrokian izango da, meza nagusiaren ondoren; 12:30ean hasiko da abesbatzen kontzertua.