Gerturatzen ari da Azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna, eta Getarian gizonei zuzendutako tailerra prestatu dute hilaren 23rako. Larunbata da, eta Ulpiano aretoan goiz osoko saioa proposatu dute, 09:30ean hasi eta 13:00 arte, berdintasunaren gaia lantzeko.
Zehazki, honakoa da tailerraren izenburua: Gizontasuna desmuntatzen: indarkeriatik aukera feministetara.
Izena emateko epea zabaik dago azaroaren 15era arte, eta interesa duenak udaletxean eman dezake, baita gizartekintza@getaria.eus helbide elektronikora mezua bidalita ere.