Aurten ere bi egunez ospatuko dute Getarian Alkate Txiki Eguna

Aitziber Arzallus 2024ko urr. 22a, 10:39

Iazko aginte makila hartzeko ekitaldia. (Mireia Galarza Bastida)

Ostiral arratsaldean, aginte makila hartuta, ekingo diote egitarauari, eta larunbat iluntzera arte festak ez du etenik izan. Afariarekin eta erromeriarekin bukatuko dute bi eguneko festa. 

Iaz bezala, aurten ere bi egunetan ospatuko dute Getarian Alkate Txiki Eguna. Ostiralean ekingo diote egitarauari, 19:00etan, gazteenek makila hartzen dutenean, eta jarraian plenoa egingo dute. Ondoren, udaletxeko balkoitik pregoia bota eta suziria botako dute, eta buruhandiekin eta Gazte Alaiak txistulariekin jarraituko dute festa.

Hurrengo egunean, larunbatean, Menditxo parkeko murala inauguratuz ekingo dite egunari, 13:00ean. Gazte Alaiak txistulari taldeak, Txeruko dantzariek, Jon Maiak eta Balu marrazkilariak pare hartuko dute ekitaldian. Ondoren, txorizoa jateko aukera izango dute inauguraziora bertaratzen direnek. Arratsalderako ere beste hainbat ekintza antolatu dituzte Tonpe guraso eta elkarteak eta lagunek; besteak beste, Marieta Zirkus ikuskizuna, afaria eta erromeria.

Hona hemen egitaraua osorik:

Urriak 25, ostirala:

  • 19:00. Aginte makila hartu eta plenoa, udaletxek pleno aretoan.
  • Jarraian, pregoia udaletxeko balkoitik.
  • Ondoren, suziria eta buruhandiak, Gazte Alaiak txistulariekin batera.

Urriak 26, larunbata:

  • 13:00. Menditxo parkeko muralaren inaugurazioa Gazte Alaiak txistulari taldearekin eta Txeruko dantzariekin. Gonbidatuak: Jon Maia eta Balu Marrazkilaria.
  • Ondoren, txorizo pintxo banaketa.
  • 17:30. Marieta Zirkus ikuskizuna, Getariako plazan. Eguraldi txarra egingo balu, poliliroldegia egingo dute.
  • 19:00. Suziria eta buruhandiak, Gazte Alaiak txistulariekin batera.
  • 20:00. Afaria. Oharra: bakoitzak bere afaria eraman beharko du eta postrea Tonperen kontura.
  • 21:00-23:00. Erromeria Gauargirekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide