Getariako Surf txapelketa herrikoia jokatu zen larunbatean Gaztetapen

Julene Sorarrain 2024ko urr. 20a, 15:59

Lehiaketaren ostean, sari banaketa egin zuten eta egunari amaiera biribila emateko, parrilada bat egin zuten. 

Larunbat goizean jokatu zuten Gaztetape Surf txapelketa herrikoia Getarian. Pasa den asteko eguraldi txarra ez zen arazoa izan atzo, eta partehartzaileek uretan sartzeko egun ederra izan zuten. Hauek izan dira kategoria bakoitzeko irabazleak:

  • Surf open: Noa Arakistain.
  • Body board open: Jon Urresti Martinez.
  • Surf master: Ekaitz Zimmermann,
  • Long board: Ganix Arakistain.
  • Surf txiki: Manex Ezenarro.
  • Body board txiki: Ur Aizpurua.

Sari banaketen ostean, eguna parrillada eder batekin amaitu zuten.

Argazkiak: utzitakoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide