Getariako Udalak eta Artzapek elkarlanean antolatutako Nazioarteko Jakien III. Azoka egin zuten atzo arratsaldez Getariako frontoian. 18:30ean eman zioten hasiera aurtengo azokari, eta hasiera batean haurrak baziren frontoiak nagusi, minutuek aurrera egin ahala adin nagusiko herritarrak, baita bisitariak ere animatu ziren bertan eskaintzen ziren jakiak dastatzera.
Aurtengoarekin hirugarren urtea bete du Getariara bizitzera etorri diren lagunekin osatutako ekimen honek. Hasiera batean, 2022an, kostaldeko herrira beste herrialde batzuetatik inguratutako emakumeen bilgune izatea zuen helburua, beraien herrietako janarien bidez elkar ezagutzeko. Gizonek ere parte hartu nahi zutela eta, azken urte honetako azoka irekia izan da, eta emakumeek zein gizonek hartu dute parte.
Nikaragaua eta Alemania, Senegal eta Australia. Guztira ia dozena bat herrialdetako jakiak probatu ahal zuten azokara gerturatu zirenek. Parte hartzeak ere gora egin du azken urte honetan. Lehen urteetarak lauzpabost herrialdeekin alderatuta, atzokoan hamar izan ziren parte hartzaileak.
Platera eskutan, mahai batetik bestera joan ziren, kuriositatez beteta, eskaitzen zituzten janariak probatzera. Gozoak batzuk, gaziak besteak, getariarrek zein bisitariek gozatu ederra izan zuten atzo arratsaldez.