Jon Maiak Herri identitatea. Getaria parte hartze prozesuaren ondorioen aurkezpena egingo du bihar Getariako Berdura Plazan, 18:30ean hasita. "Zuek izan zarete lanketa honen protagonista nagusiak, eta etorkizuneko herri identitatea zehaztu dutenak. Zuei esker dakigu zer izan garen, zer garen eta zer izan nahi dugun", esanez eskertu du herritarren parte hartzea Haritz Alberdi alkateak.
Zumaiarrak, herritarrekin batera, Getariaren identitatearen narrazioa osatzea izan du xede proiektuan. Herri identitatearen inguruan egin duen bigarren lanketa izan da Getariakoa; lehenengoa, aldiz, Usurbilen (Gipuzkoa) egin zuen.
Egitasmoaren lehenengo fasearen barruan, herri identitatearen dinamizazioa eta proiekzioa lantzen aritu zen Maia. Fase horretan herriko eragile eta norbanakoekin elkartu zen eskariak egiteko. Prozesu parte hartzaile horrek helburu izan du Getariaren herri identitatea zerk osatzen duen identifikatzea, gero, denen artean, narrazio bat osatzeko. Bihar, prozesu horren ondorioak azaldu eta eztabaidatuko dituzte herritarrekin batera aurkezpenean.