Alondegia eraberritu du Getariako Udalak

Juan Luis Romatet 2024ko ira. 8a, 08:14

Alondegia, eraberrituta. (Getariako Udala)

Beste udal zerbitzu batzuekin egin bezala, Alondegian ere "garai berriek eskatzen dituzten baldintzetara" egokitzeko esku hartzea egin duela nabarmendu du udalak.

Alondegia eraberritzeko lanak egin ditu Getariako Udalak azken aldian. Gaztelekuaren egoitza izateaz gain, bilerak, hitzaldiak eta bestelako jarduerak hartzen ditu zerbitzu honek. Orain, herriko beste gune batzuetan egin bezala, Alondegia garai berrietara eramateko lanak gauzatu ditu udalak. 

Ohar bidez nabarmendu duenez, lurra berritu eta hormak garbitzeaz gain, altzari berriekin ornitu dute gunea eta berogailua ere jarri dute. Azken bi asteetan egin diren lan hauek guztiek 23.487,09 kostua izan dute. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide