Gaur itxiko dute Pepita Enbil musika eskolako matrikulazio epea

Juan Luis Romatet

Izen ematea zabaldu dute Pepita Enbil musika eskolan.

Getariako Pepita Enbil musika eskolako ikasturte berrian izena eman nahi duten herritarrek gaur arratsaldera arte dute aukera. 

Ikasturte berrira begira da Getariako Pepita Enbil musika eskola. Izen ematea herenegun zabaldu zuten eta musika ikasketak jaso nahi dituzten herritarrek gaur arratsaldera arte dute ikasgaietara apuntatzeko aukera. 

Horretarako, 688 84 20 49 telefono zenbakira dei dezakete edo WhatsAppeko mezu bat bidali. Posta elektronikoaren bidez ere izena eman daiteke, helbide hauetara idatziz: idazkaritza@getariakomusikaeskola.eus edota zuzendaritza@getariakomusikaeskola.eus.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide