Getariako kiroldegiaren irekiera irailaren 16ra atzeratu dute

Julene Sorarrain 2024ko abu. 29a, 08:00

Sahatsaga kiroldegian eguzki plaka. (Getariako Udala)

Udalak adierazi du bazkideei irailean kuota erdia kobratuko zaiela eragozpenengatik.

Getariako kiroldegiaren teilatuaren konponketa-lanak direla eta, irailaren 16an irekiko dituzte berriro ateak. Ekaitz Esteban Kirol zinegotziak hurrengo adierazpenak eman ditu egoeraren inguruan: "Abuztuan horniketarekin arazoak izan ditugu, eta konponketa-lanak atzeratu egin behar izan dira. Teilatuarekin eta aireztapenarekin egiten ari garen obrek arazoak ekarri dizkigute. Ondorioz, kiroldegia irailaren 2an ireki beharrean, irailaren 16an irekiko dugu. 15 eguneko atzerapena izango du eta, horregatik, bazkideei kuota erdia kobratuko diegu."

Estebanek gehitu du nahiago izan dutela kiroldegia "behar den bezala" ireki, ez "erdizka eta obrak martxan ari direla": "Posible zen lehenago irekitzea, baina garbiketa sakon bat eman behar zaio, teilatuko obrak asko izan direlako eta aireztapen lanek ere barruan izan direlako".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide