Urtero bezala, uda sasoian Getariak hartu du Mater itsasontzia eta harekin batera egiten den Zero Zabor Uretan egitasmoa. Asteazkenera arte, hainbat tailer, bisita gidatu eta zine emanaldi eskainiko dituzte antolatzaileek, beti ere herritarrak kontzientziatzea helburu hartuta.
Egitarauaren lehen ekintza atzo arratsaldean izan zen, erraldoiek kalejiran egin baitzuten moilatik plazara arteko bidea.