Urak freskatu ditu Getarian San Fermin Txikia ospatu dutenak

Onintza Lete Arrieta

Eguerdian jaurti dute suziria udaletxeko balkoitik, eta orduan hasi dira plazan oihuak eta urezko puxiken jaurtiketak, kartoizko zezenak alde batera eta bestera zebiltzan bitartean. Nahikoa jolastu dutenean, entzierro txikia egin dute Alde Zaharreko kaleetan barna.

Zuri-gorriz jantzitako haurrez bete da gaur eguerdian Getariako plaza, San Fermin Txiki egunaz gozatzeko irrikaz. Aurreko egun gehientsuenetan ez bezala, eguzkia agertu da zeruan, baina getariarrek ez dute bi aldiz pentsatu, eta zerutik erori ez dena urezko puxiketatik lortu dute: blai egin dira udaletxeko balkoitik jaiari hasiera emateko jaurti duten suziria lehertu orduko.

Plazan kartoizko zezenei izkin egiten eta elkar bustitzen nahikoa jolastu dutenean, entzierro txikia egin dute Alde Zaharreko kaleetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide