Reggaetaria festa egingo dute larunbatean Bista Onan

Onintza Lete Arrieta 2024ko eka. 12a, 17:00

Revolutionary Brothers.

Sei kontzertuk osatuko dute reggae estiloko musika jaialdia, 19:30ean hasita.

Reggae estiloko musikak hartuko du Getaria asteburu honetan, Reggaetaria festa antolatu baitute larunbat iluntze parterako.

Kontzertuak Bista Ona begiratokian egitea erabaki dute, 19:30ean hasita, eta honako musika taldeak igoko dira oholtzara zuzeneko saioak eskaintzera: Revolutionary Brothers, King Konsul, Lua Matheus, Grompy & Bojaman, Kbless & Quiet G eta DJ Ttb. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide