'Mater' itsasontziak pertsona bat erreskatatu du itsasoan, San Anton mendiaren atzean

Onintza Lete Arrieta

'Mater' itsasontziko soka prest, itsasoan zen pertsona erreskatatzeko.

Antza, ostegun gauean  korronteek itsaso barrualdera eraman zuten gizona, eta arrantza egitetik portura bueltan zela aurkitu zuten marinelek. Dirudienez, onik dago gizona.

Getariako Mater itsasontziak gizon bat erreskatatu zuen ostegun gauean itsasoan, San Anton mendiaren atzealdean. Antza, taula txiki batekin San Anton mendiari buelta ematekotan sartu zen uretara, baina korronteak eraman egin zuen, eta gauerdian aurkitu zuten Mater itsasontzikoek, arrantza egitetik portura bueltan zetozela.

Soka baten laguntzarekin igo zuten itsasontzira, eta dirudienez, onik dago gizona.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide