Getariako eskailera mekanikoen goiko zatia ez da erabilgarri egongo astelehenetik aurrera

Onintza Lete Arrieta

Getariako eskailera mekanikoak. (Getariako Udala)

Eskaileren instalazioa zatika ari da berritzen Orona, eta euririk ez bada, astelehenean hasiko ditu azken faseko lanak. Udalak jakinarazi du ahal den neurrian lanak etenik gabe egingo dituztela, eskailerak ahalik azkarren berriz erabilgarri egon daitezen.

Getariako eskailera mekanikoak zatika ari da berritzen Orona enpresa Getariako Udalaren eskariz. Aurreneko hobekuntza lanak duela hiru urte egin zituzten, eta orain, azken zatia berritzea tokatzen da, goiko partea.

Euririk ez bada astelehenean abiatuko dituzte lanak, eta udalak azaldu du ahal den neurrian lanak etenik gabe egingo dituztela, eskailerak ahalik azkarren berriz erabilgarri egon daitezen. 14.143,96 euroko aurrekontua du, eta lanek astebete irautea aurreikusi dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide