Munduko 50 Jatetxerik Onenen Sariak banatu dituzte bart Las Vegasen (AEB), eta Euskal Herriko bi jatetxe sartu dira zerrendan, horietako bat Urola Kosta eskualdekoa: Getariako Elkano jatetxea, 28. postuan. Beste euskal jatetxea Etxebarri da, Atxondokoa (Bizkaia), eta bigarren postua lortu du hark.
Erresuma Batuko Restaurant aldizkariak egiten du urtero zerrenda hori, eta Aitor Arregi sukaldariaren Elkanok hainbatetan lortu du zerrendaren erdialdean egotea: iaz 22. postuan kokatu zuten, eta 2022an eta 2021ean, berriz, 16. postuan.