I. Mus Txapelketa antolatu du Getariako Gaztetxeak

Mireia Galarza Bastida 2024ko mai. 28a, 16:30

Getariako Gaztetxea. (Artxiboa)

Ekainaren 7an izango da, 18:00etan, eta dagoeneko izena eman daiteke bertan. 

Getariako Gaztetxeak I. Mus Txapelketa antolatu du ekainaren 7rako. 18:00etan hasiko da lehia, eta sariak ere izango dira bertan. 

Izena eman daiteke jada txapelketan, eta horretarako azken eguna ekainaren 4a izango da. 10 euro ordaindu beharko du bikote bakoitzak, eta sariak bertatik jasotako diruaren araberakoak izango dira: lehenengo bikoteak %50a jasoko du, bigarren sailkatzen denak %30 eta hirugarrenak %20. Izena emateko 688 86 57 14 deitu beharko dute interesa dutenek. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide