Getariarren bira dokumentalean hainbat getariarren testigantzak jaso zituen Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) duela urte batzuk. Hain zuzen ere, ikus-entzunezko hori baliatu zuen taldeak Elkanoren mundu biraz eta Getariako Lehorreratze ekitaldiaz herritarrek duten iritzia plazaratzeko.
2022an Elkanoren lehorreratzearen 100. urteurrena izan zen, eta orduko hartan izan zen, halaber, lehen mundubiraren 500. urteurrena. 2022ko lehorreratze berezi haren aitzakian egin zuen dokumentala Gukak, Getariako Udalarekin elkarlanean. 2023an kaleratu zuen lana hedabide taldeak.
Urtemuga borobil haien atzean egon ziren hausnarketa, lanketa eta parte hartze prozesua jasotzea izan ziren ikus-entzunezkoaren helburuak. 2023an kaleratu zuen lana hedabide taldeak, eta biharko Lehorreratze ekitaldiaren atarian, berriro jarri du ikusgai lana Gukak.