Dena prest dute getariarrek datorren astean inauteriak ospatzeko. Ohi bezala, larunbatean aterako dira kalera adin guztietako herritarrak mozorrotuta. Egitaraua eguerdian hasiko da Sugarri txarangaren kalejirarekin, eta modu berean amaituko da, iluntzean.
Tartean, berriz, mozorro jaia izango da Disko Arimarekin, eta kartel eta erakusleiho lehiaketetako irabazleei sariak banatuko dizkie udalak.
Bezperan herriko haurrak izango dira protagonista. Izan ere, kalejiran joango dira Iturzaeta herri eskolako ikasleak kiroldegira, han dantza saioa egiteko. Aurten, aurreneko aldiz, HHko eta LHko ikasleak elkarrekin aterako dira kalejiran.
Honakoa da Getariako inauterietako egitaraua:
Otsailak 9, ostirala:
- 09:00. Iturzaeta eskolako ikasleak geletan elkartuko dira.
- 09:45. Desfilea kiroldegira.
- 10:00. Jaialdiaren hasiera.
- 11:00. Hamaiketakoa.
- 11:30. Jolasak LHko ikasleentzat.
- 13:00. Amaiera.
Otsailak 10, larunbata:
- 12:00-14:00. Sugarri txarangarekin kalejira.
- 16:30. Mozorro festa, plazan, Disko Arimarekin.
- 19:00. Inauterietako kartel eta erakusleiho lehiaketetako irabazleei sariak, plazan. Banakako eta talde karnabaleruena izendatuko dituzte.
- Ondoren. Sugarri txaranga kalez kale.