2024ko martxoaren 14an hasiko da 23. Korrika Irunen (Gipuzkoa), eta hamar egunez, Euskal Herriko hainbat eta hainbat txoko zeharkatuko ditu. Herriz herri, euskaltzaleak hasiak dira elkartzen batzordeak sortzeko, eta Getarian, gaur, osteguna, egingo dute aurreneko bilera irekia herritarrekin.
Hitzordua 18:30ean jarri dute, Alondegian, eta herritarrei bertaratzeko deia egin diete AEK-ko kideek.
Urtarrilean jakingo da Korrikak zer ibilbide egingo duen oraingoan; momentuz, jakinarazi dutena da Irunen hasi eta Baionan amaituko dela.