Urola Kostako Hitzaren arraun porrak badu irabazlea: Kattalin Areizaga getariarra. Guztira 49 erabiltzailek parte hartu dute Getariako traineruak liga zenbatgarren postuan amaituko zuen asmatzeko lehiaketan, eta horietatik hamabi lagunek asmatu dute emaitza zuzena: Getariako Esperantza trainerua zazpigarren izan da Eusko Label ligan.
Asmatzaileen artean zozketa egin ondoren, Areizagak sari dotorea jasoko du: Muniosoro erretegian bi lagunentzako otordua, eta Koolore surf modako arropa erosteko bonoa.