Eguerdiko 12:30ean jokatu den pilota partiduaren aurretik egin diote omenaldia, herriko frontoian, Ane Campos futbol jokalariari.
Frontoia jendez beteta zela hasi da omenaldia. Udalak, lore-sorta bat eta koadro bat eman dizkio futbol jokalariari. Haritz Alberdik hartu du hitza ondoren, eta eskerrak eman dizkio herri guztiaren izenean "Getariaren historiara pasa baita Ane Campos", berretsi du. Gure Txeru taldeko kideek aurreskua dantzatu diote, eta kuadrillakoek, berriz, bertso bat eskaini. Omenaldiarekin bukatzeko, Camposek atera du Plazaz Plaza pilota txapelketako finalerdiko, sakea.