Igandean Eusko Label ligako jardunaldia antolatzeko boluntarioak behar dituzte Getarian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko abu. 23a, 14:06

Eusko Label ligako jardunaldia antolatzeko boluntario bila dabiltza Getarian. (Getariako Arraun Elkartea)

Boluntario lanak egiteko prest dauden herritarrek arraun elkartearekin harremanetan jarri behar dute ostiralerako.

Getariako Arraun Elkartea igandean herrian Eusko Label Ligako jardunaldia antolatu ahal izateko boluntario bila dabil. "Estropada hau dagokion bezala antolatu ahal izateko jende dezente behar izaten da. Bai lehorrean, traineruen erremolkeak antolatu eta trafikoa kudeatzeko, baita itsasoan motor txikiekin estropada eremua zaintzeko ere", azaldu dute sare sozialen bidez. Hala, laguntzeko prest dauden herritarrei arraun elkartearekin harremanetan jartzeko deia egin diete. Horretarako, ostirala baino lehen getariakoarraunelkartea@gmail.com helbidera idatzi edo zuzenean zuzendaritzako kideren bati jakinarazi behar zaio asmoa.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide