Urolakosta.hitza.eus atariko arraunari buruzko galdera-erantzunen jokoak badu sariduna: Aiur Gorostaga. Berak jasoko ditu Getariako Arraun Elkartearen materiala eta Errigorako produktuak.
Hamar galdera erantzun behar zituzten erabiltzaileek: 83 lagunek hartu dute parte, eta horietatik 33 izan dira erantzun guztiak zuzen eman dituztenak. Zozketa eginda suertatu da saridun Gorostiaga.
Lehiaketako erantzun zuzenak hemen daude ikusgai.