Traineru denboraldiak hartu du abiada, eta eskualdeko ontziak lan ederra ari dira egiten, tartean, Getaria.
Arraun denboraldiari lotuta, UROLA KOSTAKO HITZAk galdera-erantzunen jokoa jarri du martxan, eta hala, gaur hasi eta uztailaren 26ko 12:00ak arte, webgune honen erabiltzaileek lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute.
Jokoa sinplea da: hamar galdera daude eta hiru erantzun posible bakoitzean, baina bakarra da zuzena. Asmatzaileen artean, Getariako Arraun Elkarteko arropa eta Errigorako produktuez osatutako otarra zozkatuko ditu UROLA KOSTAKO HITZAk.