Gure Txeruko helduen dantza emanaldia gau giro ederrean egin zen atzo Getarian, herriko frontoian. Eguraldia lagun, ikusleek ez zuten hutsik egin, eta dantzariek zuzeneko musikak lagunduta eskaini zituzten hainbat koreografia.
Aurrez, arratsaldean, dantza taldeko haurren txanda izan zen, eta haiek ere gogotik egin zuten dantza herritarren aurrean.
Euskal Jai Egunaren barruko saioak izan ziren, eta gaur ere izango dute zer gozatua getariarrek. Hau da egitaraua.
(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)