Euskal Jaian murgilduta daude Getarian, eta atzo arratsaldean, Gure Txeruko dantzari txikiek euskal dantza emanaldia eskaini zuten frontoian, herritarren aurrean. Txistularien laguntzarekin kalejiran iritsi ziren herriko frontoira, eta ikasturtean zehar ikasitako dantzak eskaini zituzten, bertaratu ziren ikusleen txalo zaparrada artean.