Urtero bezala, aurten ere banatu dituzte Getarian Literatura Lehiaketako sariak. 22. edizioa izan da aurtengoa, eta guztira hamabi lan saritu dituzte epaimahaiko kideek -batzuk beren kategoriako saria jaso dute, eta beste batzuek aipamen berezia-.
Hain zuzen, Begoña Alberdi literatura zalea, Iure Eizagirre Artzape Euskara Elkarteko kidea, Nagore Etxabe Iturzaeta Herri Eskolako zuzendaria, Itziar Larrañaga Getariako Udaleko Kultura eta Euskara zinegotzia eta Andoni Olaetxea Getariako Udal liburutegiko langilea arduratu dira lanak baloratzeaz.
Honakoak izan dira saritutako lanak:
Ipuinak
- Lehen Hezkuntzako 3. maila
- Saritua: Oihan Iriarte Nuñez – Ur tantatxo bat.
- Aipamen berezia: Kai Domingez Imaz – Pariseko sukaldatzeko liburu magikoa.
- Lehen Hezkuntzako 4. maila
- Saritua: Erin Maltas Larrañaga – Ualper, Axoloten eta Wisperren abenturak.
- Aipamen berezia: Sara Ostolaza Iribar – Alpeetako altxorra.
- Lehen Hezkuntzako 5. maila
- Saritua: Nahia Farinango del Rio – Nire abentura naturan.
- Aipamen bereziak: Laida Azkue Garate – Desberdina izan nahi zuen ostadarra / Maddi Larrazabal Gonzalez – Etxe beldurgarria.
- Lehen Hezkuntzako 6. maila
- Saritua: Araitz Muñoa Arenas – Barrerik ez!
- Aipamen berezia: Inhar Garin Begiristain – Moda urrezko ezteietan
- Helduak
- Saritua: Ane Azkue Etxeberria – Orban bat ilunpean.
Olerkiak eta bertsoak
- 12-14 urte
- Bertso saritua: Oinatz Aranburu Arrizabalo – Teknologiaren garaia.
- 14-16 urte
- Olerki saritua: Nerea Iribar Arregi – Zer da hau?