Uretako motoak eta akzioa nagusi, I. Basque Country Cup uretako motoen txapelketako bigarren jardunaldian

Mireia Galarza Bastida

Atzo hasita, gaur goizean jokatu dute I. Basque Country Cup uretako motoen txapelketako bigarren jardunaldia. Eguzkia lagun, ikusmina sortu du txapelketak, eta asko izan dira portu ingurura gerturatu diren herritarrak. 11:00ak pasatxo irten dira motorrak Elantxobe aldera, handik buelta egin eta berriro Getariara itzultzeko. Goizeko lehian Aitzol Arakistain debarra nagusitu da. 15:00tan irtengo dira berriz motoak, eta bihar goizean egingo dute azken jardunaldia. Eguardian aurreikusten dute antolatzaileek sari banaketa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide