Herriko elkarte eta eragileekin elkartu ostean, Iosu Mugika Getariako EAJko alkategaiak ehun proposamen baino gehiago jaso ditu.
Getariako EAJk azaldu duenez, guztira 106 bilera izan dituzte, eta mota guztietako dozenaka ekarpen izan dira jasotakoak. Zentzu horretan, "ariketa oso positiboa" izan dela adierazi du Mugikak, eta "eskertuta" agertu da horregatik. Gainera, "herritarren interesa" ikusita, prozesuak aurrera jarraitzen duela ere gaineratu dute.
Alkategaiaren hitzetan, proposamen guztiak "banaka-banaka" aztertzen ari dira, herritarrei "erantzun zuzen eta irtenbide zehatzak" emateko. Eta gaineratu du: "Herritarrek oraindik proposamenak bidali ditzakete iosumuga@gmail.com helbidera".