Inauteriak 2023

Irudimenak hegan egin du gaur Getarian

Onintza Lete Arrieta

Herritarrek eta bisitariek ederki pasatu dute herriko kaleetan gaur ikus zitezkeen mozorroei begira. Haur eta gaztetxoentzat disko festa egon da arratsaldean udaletxe aurreko plazan, eta jende dezente elkartu da bertan festaz gozatzeko.

Mimoak, pailazoak, jekeak, printzesak, super heroiak, indioak eta bakeroak... Askotariko mozorroak atera dituzte getariarrek kalera gaurkoan, baita mozorro bitxi eta originalagoak ere, irudietan ikus daitekeenez.

Aurtengo inauteriek arratsalde partean hartu dute indarra, aurrena Gurru DJaren disko festarekin udaletxe aurreko plazan, eta iluntze partean, aurten ere egitarauan sartu duten flashmobarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide