Disney Plus plataformak iragarri du Cristobal Balentziaga jostun getariarrari buruzko telesaila estreinatuko duela 2023an. Moriarti eta Irusoin ekoiztetxeen lana da, eta Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregi izango dira zuzendariak.
Balenciaga telesailak –behin-behineko izena du– sei atal izango ditu, bakoitza 50 minutu ingurukoa. Plataformak Espainian ekoitziko duen fikziozko aurreneko eduki originala izango da, eta gaztelaniaz ekoitziko dute.