Finantziazio horri esker, kiroldegiaren berrikuntzaren bigarren faseari ekingo diote. Zehazki, padel kantxa berria eraikiko dute. Kiroldegiari eraikin berri bat gehituko diote, egun harri-lubeta dagoen lur zatian.
Horrela, gaur egungo padel kantxa libre geratuko da eta, horrenbestez, kiroldegi barruko espazioa "askoz modu egokiagoan" aprobetxatzeko aukera izango dute. Helburu nagusia "egungo beharrei modu eraginkorragoan erantzutea" izango dela baieztatu du udalak.
Lehen faseko lanak amaitzear
Pasa den urtean ekin zioten kiroldegia berritzeari. Komun berriak eraiki dituzte, igogailua jarri dute, aldagelak berritu dituzte, harrera gunea berritu dute, muskulazio gela berritu dute eta instalazio elektrikoa eguneratu dute, besteak beste.
Bigarren fasteko lanak amaitzeko, kiroldegiaren fatxada nagusia berrituko dute eta spinning bizikleta berriak jarri. Lan guztiak batuta, 500.000 euroko inbertsioa egitea aurreikusten du udalak. Inbertsioaren zati bat jada egina dago, eta gainontzekoa 2019an zehar egingo dute.