Getariako Katxopa Gaztelekuak irteera antolatu du Arcachoneko ur parkera

Getariako Hitza 2017ko ekainaren 16a

Ekainaren 29an egingo dute irteera, eta L.H.  4. maila eta D.B.H. 6. maila arteko gazteek parte hartu dezakete. Egun osoko irteera izango da, eta 25 eroko prezioa izango du. Prezioaren barruan sartzen dira ur parkeko sarrera eta joan-etorriko autobusa. Irteeran parte hartu nahi dutenek, igandera arte eman dezakete izena gaztelekuan bertan. Antolatzaileek azaldu dute derrigorrezkoa dela Europar Batasuneko Osasun Txartela eta muga pasatzeko baimena eramatea irteerara. Azken hori udaletxean edo Ertzaintzaren egoitzan eskuratu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide