Getariako Udala TAO sistemarekin «gustura» dago

Getariako Hitza 2013ko urriaren 3a

TAO makina bat Getariako portuan TAO sistema berria martxan izan da udan zehar eta Getariako Udalak balorazio positbioa egiten du aurtengo udaran portuan ezarritako TAO sistemari dagokionean. «Uda denboraldiari begira jarritako helburuak betetzera iritsi garela esan dezakegu» azaldu dute Udaletik. Alderdi ekonomikoari dagokionean. Eusko Jaurlaritzako Portuetako sailarekin Getariak berak TAO sistema kudeatzea adostea lortu zuen 2013/2014 eta 2015 urteetarako. «Azken urteetako sistemarekin herriak ez zuen etekin ekonomikorik lortzen, etekin guztia Portu Zuzendaritzak eramaten baitzuen kudeatzaile bera zelako». Aurten Getariako Udalaren aurreikuspen baikorrenak bete dira eta 215.000€ko fakturaziora iritsiz. «Ondorioz TAO-ko zaintzaileei soldatak ordaintzeko aukera izango da batetik. Bestetik Portuetako sailari irabazien %15 bideratuko zaio aipatutako akordioaren arabera. Gainontzeko dirua herriarentzat izango da. Beraz balorazio ekonomikoa positiboa da ezinbestean». Empleguaren sustapenari dagokionean krisi garain lanpostuak sortzea ez da erraza eta TAO sistema Udalaren esku egoteak lanpostu batzuk sortzeko aukera eman duela nabarmendu dute. «Horrelaxe sortu dira zaintzaile lanetan egon diren 10 lanpostu berri». Funtzionamenduari dagokionean Udalak nabarmendu du trafiko arazorik ez dela izan. «Aipatzekoa da azken urteetan Zumaia ldeko irteeran sortzen ziren ilara luzerik ez dela izan aurtengoan eta hori ere positiboki baloratzen dugu». Gainera, azpimarratu dute bisitariak «ongi» moldatu direla sistema berrira. Datorren urterako aldaketaren bat egiteko asmoa du Udalak, besteak beste makinetan txartelarekin ordaintzeko aukera jarriko dela aipatu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide