Igande honetan, euskal izaera aitortzeko eguna

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko abenduaren 21a

Egitaraua

12:30etik aurrera izango dira ekitaldi guztiak.

  • Goiz eresia izango da Gazte Alaiak” txistulari taldearen eskutik.
  • Txalapartariak eta bertsolariak emanaldia eskainiko dute.
  • Gaiaren nondik nondik norakoak azalduko zaizkie getariarrei.
  • Getariako Musika Bandako eta Getariako Abesbatzako kideekin abesti bat (Hegoak ebaki

Ikurrina igotzen, Getariako udaletxean, Salbatore bezperan (Argazkia: Erun Ortiz)

Egitaraua

12:30etik aurrera izango dira ekitaldi guztiak.

  • Goiz eresia izango da Gazte Alaiak” txistulari taldearen eskutik.
  • Txalapartariak eta bertsolariak emanaldia eskainiko dute.
  • Gaiaren nondik nondik norakoak azalduko zaizkie getariarrei.
  • Getariako Musika Bandako eta Getariako Abesbatzako kideekin abesti bat (Hegoak ebaki banizkio) kantatuko da.
  • Dantzak, txistulariekin (koreografia eta Ikurrin Dantza).
  • Olerkia, Amaia Lasaren eskutik.
  • Adierazpen bat.
  • Agintari dantza eginez, herritarrekin Ikurrin handia osatuko da.
  • Hamaiketakoa.

Getariako Udalak Ikurrinaren Eguna antolatu du iganderako. Espainiako Gobernutik heldu zaion aginduaren aurrean hartutako neurria da. Espainiako bandera udaletxean, fatxadan eta pleno aretoan jartzea «inposatu» dio, udalak azaldu duenez.

Horren aurrean, ikurrina eta haren izaera aldarrikatzeko helburuarekin askotariko ekimenak antolatu ditu. Besteak beste, gertatutakoa azalduko zaie herritarrei, eta horren inguruko adierazpena irakurriko dute. Era berean, agintariek dantza egingo dute eta ikurrina erraldoia osatu. Bertsoak eta kantuak ere izango dira. Eguna borobiltzeko hamaiketakoa egingo dute.

Pasa den azaroan Espainiako bandera udaletxean, fatxadan eta udalbatzar aretoan jartzeko agindu heldu zen Getariako Udalera. Hori egin ezean, alkatea ezgaituko zutela esanez «mehatxu egin» zuen Carlos Urquijok zuzentzen duen Espainiako Gobernu Ordezkaritzak.

Getariako Udalak bide judizialari heltzea baztertu egin zuen orduan, horrek eragin zitzakeen gastuak kontuan izanda, eta bandera jartzea erabaki zuen. «Euskal Herria nazio gisa aitortzen dugunontzat gure ikurrek eta bereziki ikurrinak gure herriaren existentzia, historia, eskubideak eta askatasuna adierazten ditu. Beraz, Espainiako bandera jarraraztea inposaketa da», salatu zuten udaletik. Horri erantzun zabala emateko antolatu dute Ikurrinaren Eguna. Herriko elkarte, entitate, eragile, alderdi politiko zein norbanakoek elkarrekin ospatuko dute euskal izaeraren aldarrikapen eguna.

Alde horretatik, Bertso Eskola, Gazte Alaiak txistulari taldea, Gure Txeruko dantza-taldea, Udal Musika Banda, Herriko Abesbatza, Txalapartariak eta Amaia Lasa eskertu ditu udalak, festa antolatzen laguntzeagatik. Eta herritarrei eta herriko elkarteei balkoietan ikurrina jartzeko eskatu die.

Agindua, beste herrietan ere
Getariako Udalaz gain, eskualdeko beste zenbait herritan ere jaso dute halako eskakizunik. Azpeitiko Udalak, esaterako, 2011eko udaberrian Espainiako bandera eraikin publikoetan jartzeko agindua jaso zuen.Espainikoaz gain, beste hiru bandera jarri zituen epaitegian: Europakoa, ikurrina eta Aldundikoa. Udaletxeko balkoian Espainikoa ez zegoela-eta, Espainiako Estatuko abokatuaren abisua jaso zuen udalak, bandera jar zezan.

Aurtengo apirilean heldu zen, berriz, Urquijoren gutuna Zumaiako Udalera. Horren bidez, 1981ean onartu zuten Banderaren legearen arabera Espainiako bandera jartzeko hilabeteko epea zuela jakinarazi zion. Udalak, ordea, epe horretan ez zuen ezer egin eta ekainean heldu zen erantzuna Espainiako administrazio orokorretik: demanda jarri zion Zumaiako Udalari eskatutakoa ez egiteagatik. Uztailean, epaitegiak espedientea bidaltzeko agindu zion, eta hala egin zuen udalak, baita demandari erantzun ere.

Espainiako administrazioak Zumaiako alkate Iñaki Agirrezabalagaren testigantza jasotzeko eskatu zuen gerora, baina epaileak atzera bota zuen. Epailaren ondorioen zain dago auzia. Udal Gobernutik jakinarazi dute «ahal den bitartean» errekurtsoak aurkezten jarraituko dutela, eta Espainiako Gobernuari Euskal Herriaren izatea aitortu eta erabakitzeko eskubidea errespeta dezan exijituko diola.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide