Aste bat baino gehiago igaro da Ugaitzi azken agurra eman genionetik, eta oraingoan, gure eskerrik beroenak adierazteko asmotan idazten ditugu ondorengo lerroak, era batera edo bestera une gogor hauetan gure ondoan egon zareten guztioi.
Egia esan, harriturik geratu gara egun hauetan bere berotasuna adierazi digun jende kopuruarekin, izan beilatokian, kalean edota telefonoz. Babes hau ezinbestekoa izan da guretzat indarrak hartu eta aurrera jarraitu ahal izateko.
Bereziki eskerrak eman nahi dizkiegu, egun bizi dugun egoera berezia dela eta, gurekin momentutxo bat partekatzeko denbora luzez ilaran egon behar izan zuten guzti horiei, asko esan digun keinu bat izan da.
Momentu hauetan, esker hitzak besterik ez ditugu zuentzat, mila mila esker beraz, guztioi. Ugaitzek jarrai dezala guztion artean, orain arte bezala.
Kerejeta Urkizu sendia.
Azpeitian, 2020ko irailaren 5ean.
Eskela jartzeko: Azkoitian 943-85 36 17 telefonora deitu daiteke, edo azkoitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela, 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta. Azpeitian (baita Zestoan, Errezilen, Beizaman eta Aizarnazabalen ere) 943-15 03 58 telefonora deitu daiteke, edo azpeitia@ukt.eus helbidera mezua idatzi. Carmona ehorztetxearen bidez ere jar daiteke eskela, 943-15 15 14 edo 629 43 42 67 telefonoetara deituta. Orion eta Aian orio@ukt.eus helbidera bidali daiteke mezua, edo Zarauzko Tanatorioaren bitartez egin daiteke: 943-89 49 37 eta 943-42 21 29. Zarautzen (baita Getarian ere) 943-89 00 17 zenbakira deitu daiteke, edo idatzi zarautz@ukt.eus helbidera. Zarauzko Tanatorioaren bitartez ere egin daiteke: 943-89 49 37 eta 943-42 21 29. Zumaian, zumaia@ukt.eus helbidera idatzi daiteke mezua, edo Zumaiako Tanatorioaren bitartez egin daiteke: 943-86 15 56.