Santanderko katedralean hitzordu berezia izan da gaur goizean; izan ere, 20. mendeko 80 martiri dohatsu aitortu dituzte; tartean, Atanasio Jesusen Bihotzarena karmeldar errezildarra –Gregorio Maria Agiñagalde Agirretxe–. Bi orduren bueltan iraun du elizkizunak, eta han izan dira beatifikatu dituzten 80 elizgizonen senideak, baita Fernando Prado Donostiako gotzaina eta Joxin Eguzkitza Errezilgo parrokoa ere. Beato izendatu duten hirugarren errezildarra da Atanasio Jesusen Bihotzarena.
1870ean jaio zen Aginagalde Errezilgo Ibarbia auzoko Bildain baserrian, eta 15 urterekin apaiz egin zen; orduan hartu zuen Atanasio Jesusen Bihotzarena izena. 1936ko gerra piztu zenean, Santanderko Parrokiaren priorearen ordezko zela, karmeldarrak komentutik kaleratu zituzten, eta Atanasio atxilotuta egon zen bi egunez. Hilabete batzuetara berriz atzeman zuten hura, eta polizia etxera eraman zuten. Orduko hartan, bi egun preso igaro ondoren, 1969ko abenduaren 30an hil egin zuten, itsasora botata, 66 urte zituela.