Herriarteko desafioa jokatuko dute Erniarraizko eta Hernaniko bertsolariek Errezilen

Ihintza Elustondo

Errezilgo Letea jatetxea. (Urola Gustagarri)

Urriaren 16an izango da bertso afari formatuan jokatuko duten desafioa, Letea jatetxean. Bertaratu nahi dutenek 943-81 28 87 telefonora deitu behar dute. 

Urriaren 16rako –ostirala– hitzordu berezi bat antolatu dute Errezilen: herriarteko desafioa jokatuko dute Erniarraitz elkarteko eta Hernaniko (Gipuzkoa) bertsolariek. Hain zuzen ere, Leire Ostolaza, Eneritz Artetxe eta Aitor Salegi ariko dira Erniarraitzen ordezkari, eta Unai Agirre, Eñaut Martikorena eta Ekain Tolaretxipi Hernaniren ordezkari. 

Bertso afari formatuan jokatuko dute herriarteko desafioa, trikitilariek lagunduta, Errezilgo Letea jatetxean. 20:30ean hasiko da ekitaldia, eta bertaratu nahi dutenek 30 euro ordaindu beharko dute afaria. Izena emateko, Letea jatetxera deitu behar da, 943-81 28 87 telefonora. 

Erniarraitz bertsozale elkarteak eta Errezilgo Udalak antolatu dute ekitaldia, inguruko udalen babesarekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide