Errezilgo Ibarbi Sagarra kooperatiba saritu dute Landaolak eta Caixabankek. 'Tierra de Oportunidades' programaren barruan jaso du aitortza Errezilgo kooperatiba horrek, Gipuzkoako landa eremuko beste hiru ekintzailetza proiekturekin batera; izan ere Gabiriako Baztarrika gaztandegia, Berrobiko Freshentzia, eta Ikaztegietako Balerdipeko Erleak proiektuek ere ere jaso dute aitortza. Zaldibiako Goizane zentroan egin zuten sari banaketa ekitaldia atzo, asteartea.
Errezilgo Ibarbi Sagarra kooperatibak 1.000 euroko saria jaso du, bere proiektua ezagutarazteko eta zabaltzeko beste laguntza batekin batera. Gainera, landa eremuan ekintzailetza eta bertako talentua sustatzea helburu duen Rural Talentekin elkarlanean garatzen den 'El Reto' izeneko prestakuntza lehiaketan ere parte hartu ahal izango dute lau sarituek.
Errezil Sagarrak Errezilentzat izan duen eta gaur egun duen garrantzia ikusirik, sagar mota hori ezagutarazteko eta indartzeko sortutako egitasmoa da Errezilgo Errezilgo Ibarbi Sagarra kooperatiba.