Aitzol Apalantza pilotu errezildarrak Aramaioko Rallysprinta (Araba) irabazi zuen larunbatean, Virginia Reguero kopilotua ondoan zuela. Lasterketa lau mangatan banatzen da; bi manga noranzko batean egiten dituzte, eta beste bi beste noranzkoan, eta Apalantzak errekorrak ezarri ditu bi aldeetara. Guztira, iaz baino 24,9 segundo azkarrago aritu da aurtengo proban. Hemeretzi minutu, 24 segundo eta hiru ehuneneko denbora orokorra egin du, eta manga denak irabazi ditu.