Beste garaipen bat erdietsi du Aitzol Apalantza pilotu errezildarrak igaro berri den asteburuan. Lesakako XXIII. Rallysprinta irabazi du Apalantzak BMW M3 E36 autoarekin eta Virginia Reguero kopilotu zuela. 24 minutu eta 53 segundoko denboran egin zituzten probako 37,2 kilometroak, lau etapetan banatuta. Apalantza eta Reguero izan ziren 95 parte hartzaileetatik denborarik onena egin zutenak.
Ziharka Sport eskuderiak antolatzen du Lesakako Rallysprinta, eta antolatzaileek adierazi dutenez, aurtengo parte hartzea azken urteetakoa baino askoz handiagoa izan da.