Iraila trikitiarena izan ohi den moduan, uztaila rockarena bihurtu da Zelatunen azken urteetan, Errockmeria musika jaialdiari esker. Jaialdiaren bosgarren aldia izan zen atzo, eta Gailu, Ziraun eta Loraze taldeen zuzenekoez gozatzeko parada izan zuten Hernioren magalean elkartu zirenek.
Beertoki elkarteak antolatuta egin zuten Errockmeria musika jaialdia atzo eguerdi-arratsaldean, eta beroak bero, dozenaka lagun bildu zituen egitasmoak.
(Argazkiak: utzitakoak)