Bi kontzertu, ostiral arratsaldea borobiltzeko

Julene Frantzesena 2026ko ekainaren 27a

Kattalin eta Neufarrak taldeko kideak atzoko emanaldian. (Ainara Lazkano)

Kulturaz kooperatibak antolatuta, Gipuzkoako Katapulta Tour zirkuituko bi kontzertu izan ziren atzo arratsaldean Borondegiko terrazan: Nuria Lopez Garciarena eta Kattalin eta Neufarrak taldearena. 

Arratsalde bikaina igarotzeko parada izan zuten atzo Errezilgo bizilagunek; izan ere, eguraldia lagun, Gipuzkoako Katapulta Tour zirkuituko bi kontzertu izan ziren Borondegiko terrazan. Batetik, Albaceteko Nuria Lopez Garcia konpositore eta gitarristak eskaini zuen Órbitas lanean oinarritutako emanaldia; bestetik, Kattalin eta Neufarrak taldeak Hubble bilduma plazaratu zuen. Hainbat lagun izan ziren Kulturaz kooperatibak antolatutako zuzenekoez gozatzen. 

Nuria Lopez Garcia atzoko kontzertuan. (Ainara Lazkano)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide