Errezilgo Borondegin egingo du gaur Trikigirok Osteguntxo egitasmoko juntadizoa

Andoni Elduaien 2026ko ekainaren 25a

Azpeitiko Korralen egindako juntadizoa. (Trikigiro)

Apirilean ekin zion Trikigirok Osteguntxo egitasmoari, eta harrezkero, hileko azken ostegunetan bailarako trikitilariak elkar ezagutzeko plazak sortu dituzte. Aurrena Azkoitian egin zuten saioa, eta joan den hilean, Azpeitian. Gaur, Errezilen egingo dute.

Trikigiro kultur elkarteak antolatuta, Osteguntxo egitasmoaren barruko juntadizoa egingo dute gaur, osteguna, Errezilgo Borondegin. Hala, 21:30etik 23:30era bitartean trikiti doinuak entzun ahal izango dira Borondegin. Trikiti munduko herritarrak saretzea xede duen egitasmoa apirilean abiatu zuen kultur elkarte horrek, duela hainbat urte Azkoitiko Txalintxo tabernak abiatu zuen Trikilintxo juntadizoari lekukoa hartuta. 

Apirilean, Azkoitiko Zurt tabernan egin zuten juntadizoa, eta maiatzekoa, Azpeitiko Korrale tabernan. Hileko azken ostegunak trikiti munduko lagunak biltzeko egunak izan daitezen nahi du Trikigirok, eta bide batez, bailarako trikitilariak elkar ezagutzeko plazak sortu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide